Lezamako kultura aretoa erabiltzeko arauak

Aikor aldizkaria 2020ko eka. 16a, 13:59

Udalak bando baten bidez jakinarazi duenez, herriko elkarteek kultura aretoa erabili ahalko dute, egunean behin,  astelehenetik barikura. Gehienez 27 lagun egon ahalko dira aldi berean bertan, pertsonen artean bi metroko tartea utzi beharko da eta maskara erabili beharko da. Elkarteek eskabideak idatziz aurkeztu beharko dituzte, eta hauek jakinarazi: eskaera egiteko arrazoia edo egintza, ordutegia eta zenbat lagun batuko diren.

Lokalaren sarreran gel hidroalkoholikoak eta desinfektatzaileak izango dira, baita edukiontzi poltsadunak ere, bertan erabilitako eskularruak, maskarak eta zapiak uzteko. Ekitaldia amaitu ondoren, lokala aurkitu den moduan utzi beharko da.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).