Bestalde, Lezamako Udalak abuztuan adierazi zuenez, jaiak ez ospatzeko erabakiak COVID-19aren hedapena eragin dezaketen jende-pilaketak ekitea du helburu. “Ez da erabaki erraza izan, baina espero dugu herritarrek ulertzea, arduratsuak izatea eta zuhurtasunez jokatzea. Ondo pentsatu ondoren, uste dugu ezinezkoa zaigula herritarren ongizatea bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun- eta osasun-neurriak kudeatzea”. Udalak jai-batzordeak egindako ahalegina eskertu du eta jai-batzordea zein herritar guztiak animatu ditu lanean jarraitzera 2021eko jaiak prestatzeko. Horren harira, Basobaltz jai-batzordeko kideek argi dute datorren urtean jaiak gogotsu hartuko dituztela. Azkenik, aipatu beharra dago Kurtzeko jaiak ere bertan behera gelditu direla.