Lezama Saretzen elkarteak eta udalak bultzatuta, azaroaren 30etik abenduaren 17ra arte txartel solidarioak eskuratu ahalko dira herriko zenbait establezimendutan. Txartel bakoitzak bost euro balioko du, eta batzen den dirua gizarte-larrialdietarako laguntzetara bideratuko da, herriko familia behartsuei Gabonak hobeto pasatzen laguntzeko. Bestalde, txartelen jabeek produktuz betetako saski baten zozketan hartuko dute parte. Zozketa abenduaren 18an egingo da udal-liburutegian.