Lezamako ludoteka berriro zabalik

Aikor aldizkaria 2021eko apirilaren 8a

Ludoteka apirilaren 6an berrireki zen eta, erabiltzaileen adinaren arabera, txandak antolatu dira gunera sartu ahal izateko. Horrela, bada, 2017an jaiotakoek astelehenetan erabili ahalko dute ludoteka; 2016an jaiotakoek, martitzenetan; 2015ean jaiotakoek, eguaztenetan; 2014an jaiotakoek, eguenetan; eta 2013an jaiotakoek, barikuetan. Udalak jakinarazi duenez, erabiltzaileen kopurua mugatuko da eta hartu beharrezko segurtasun-neurriak hartuko dira. 

Gaur, apirilak 8, ordutegi hau egongo da:

Sarrera-ordua

  1. txanda: 11:00-11:15
  2. txanda: 12:00-12:15

Irteera-ordua

  1. txanda: 12:00
  2. txanda: 13:00

 

Eta bihar, apirilak 9, hurrengo hau:

Sarrera-ordua

  1. txanda: 11:00-11:15
  2. txanda: 12:15-12:30

Irteera ordua

  1. txanda: 12:15
  2. txanda: 13:30

 

Bestalde, apirilaren 12tik ekainaren 18ra bitartean, ordutegi hau izango da:

Sarrera-ordua astelehenetik egunera

  1. txanda: 17:00-17:15
  2. txanda: 18:00-18:15

Irteera-ordua astelehenetik eguenera

  1. txanda: 18:00
  2. txanda: 19:00

Sarrera-ordua barikuetan

  1. txanda: 17:00-17:15
  2. txanda: 18:15-18:30

Irteera-ordua barikuetan

  1. txanda: 18:15
  2. txanda: 19:30

 

Lehen txandara joaten diren umeak bigarren txandan geratu ahalko dira.