Bestalde, asteburuan Bizkaiko Binakako Txapelketaren finalerdiak jokatuko dira eta bertan klubeko bikote bi izango dira. Kadete kategoriaren lehen mailan, Iglesiasek eta Busketek osatutako bikotea arituko da Markinako klubaren aurka; eta gazte kategoriaren bigarren mailan, Uriarte eta Astobieta, Usansoloko klubaren kontra.