Saretzen elkartearekin eta Adintsuen Elkartearekin batera, Lezamako Udalak elkartasun-zozketa bat antolatu zuen herriko familia behartsuei egoera ekonomikoa arintzen laguntzeko. Bi sari egon dira: alde batetik, Athleticeko jokalariek sinatutako 2021eko Superkopako finaleko baloia; eta bestetik, Athleticeko elastikoa eta bisera eta Athleticek eta Errealak jokatutako Errege Kopako Finaleko bufanda oroigarria, Saretzen elkartearen eskutik. Zozketan parte hartzeko txartelak euro batean saldu ziren eta orotara 1.100 euro batu dira.