Lezama, Herrien Arteko Txapelketaren finalera

a: Guiomar Gordon (domekako partidak) 2021ko eka. 16a, 10:38

Poztasuna handia da Lezaman. Izan ere, Munitibarren kontra domekan jokatutako sei partidetatik lau irabazi ostean, Lezamako Pelota Kluba Herrien Arteko Txapelketaren finalera ailegatu da. Finala Markinaren kontra jokatuko dute eta hura domekan, ekainak 20, izango da 10:30ean, Bizkaia frontoian. Partidak klubaren Facebooken ikusi ahalko dira zuzenean. Bestalde, pilotariek gaur aukeratuko dituzte pilotak Miribillan eta bihar arratsaldean entrenamenduak egingo dituzte Bizkaia frontoian.