Etxebizitzaren aldeko plataforma aurkeztuko da gaur Lezaman

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 25a, 13:44

Plataforma osatzen dute Lezamako Gazte Asanbladak, Moreak eta Lezama Bizirik elkarteak eta hainbat gazte-koadrilatako kideek, eta gaur aurkeztuko dute 19:00etan, Kultura Aretoan; baimendutako edukiera gaindituz gero, frontoian.

Plataformaren esanetan, “etxebizitza luxua da Lezaman, eta herrian ez dago etxebizitza babesturik, ezta alokairu sozialeko programarik. Asko dira kaltetuak, baina herria bera da pobretzen da, gazteek eta beste kolektibo batzuek hemendik alde egiten dutelako”. Aurkezpena baina ordu batzuk lehenago, plataformako kide bik etxebizitzari buruzko proposamena emango diote Lezamako Udalari.