Finalaurrekoetan Zeanuriri 2 eta 1 irabazi ondoren, Lezamako pilotariek Euskal Herriko Herriarteko finala jokatuko dute domekan, uztailak 25, Zumarragako frontoian. Partidak 11:00etan hasiko dira eta zuzenean emango dituzte EiTB4an. Finalaurrekoei dagokienez, hauek dira Lezamako pilotarien emaitzak: Adrian Uriarte Gordonek eta Aimar Busketek 22 eta 8 irabazi zieten Zeanuriko pilotariei; Bittor Iruretagoienak eta Eneko Zarragak 2 eta 22 galdu zuten Zenaurikoen kontra; Oier Hormaetxek eta Edorta Bilbaok 22 eta 7 irabazi zuten.