Kultur ekitaldiak, Lezaman

“Andra Mari bizirik” lelopean, hainbat ekintza antolatu dira Lezaman datozen egunetarako. Basobaltz jai-batzordeak azaldu duenez, COVID-19arekin bizitzen ikasi beharra dago eta, segurtasun- eta osasun-neurriei eutsita, kultur ekitaldiak antolatu dira andramarien harira, “modu apalean eta herrikoian”. Besteak beste, musika, pilota-partidak, bertsolariak eta umeentzako jolasak eta ikuskizunak egongo dira.

Irailak 2, eguena

18:00 Lezamako Gazte Asanbladaren irakurketa.

21:00 Ruper Ordorika, karpan.

 

Irailak 3, barikua

18:00 Eskolako pilota-partidak, frontoian.

19:00 Lukiek musika-taldea, karpan.

21:00 Deabru Beltzak taldearen su-ikuskizuna, eskolan.

22:00 The Riff Truckers musika-taldea, karpan.

 

Irailak 4, zapatua

11:00-13:00 Umeentzako jolasak (6-12 urte), frontoian.

16:30-18:00 Ginkana (12 urtetik gorakoentzat). Izena ematea: 663 793 670.

19:00 Telmo Iruretaren bakarrizketa, karpan.

21:00 Ezpalak musika-taldea, karpan.

 

Irailak 5, domeka

18:30 Bertso-saioa, karpan: Amets Arzallus, Erika Lagoma, Jon Maia, Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Txaber Altube.

 

Irailak 6, astelehena

18:30 Porrotx eta Marimotots, frontoian. Izena ematea: 663 793 670. 

 

Irailak 8, eguaztena. Andra Mari Eguna

18:30 Sarini zirkua, udaletxeko plazan.

 

Irailak 10, barikua. Goiko Tabernako Eguna

19:00 Gauargi erromeria-taldea.

20:00 Pilota-partidak (profesionalak).

 

Irailak 11, zapatua. Kurtzeko Eguna

11:00 Auto eta motor klasikoen erakusketa.

11:00 Umeentzako ekintzak eta jolasak.

13:00 Roberto Urrutia eta mariatxiak.

16:00-18:00 Umeentzako ekintzak eta jolasak.

17:00 MTB gaztetxo ibilbidea (8-14 urte). Izena ematea: 3 euro aldez aurretik (zorribike@zorribike.com), 5 euro egunean bertan. 

19:30 Dj Bene.

21:00 Inuntzo eta Beloki.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).