Pailazoak Lezamako frontoian izango dira astelehenean, irailak 6, herrian antolatu diren kultur ekitaldien harira. Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, Porrotx eta Marimotots emanaldi bakarra egitekoak ziren, 18:30ean, baina horretarako sarrerak agortu dira eta beste emanaldi bat antolatzea erabaki da. Emanaldi hori 17:00etan izango da eta izena ematea biharko 20:00ak arte –irailak 4– egongo da zabalik. Bestalde, lekurik egonez gero, herrian erroldatuta ez daudenek domekako 20:00ak arte –irailak 5– eman ahalko dute izena. Lekua gordetzeko, 663 793 6 70 telefono-zenbakira deitu behar da.