Lezamak bisita gidatua antolatu du Larrabetzuko Burdin Hesira

Aikor aldizkaria 2021eko irailaren 3a

Bisita gidatua irailaren 12an egingo da eta hura Larrabetzuko Karraderan Elkartearen laguntzarekin antolatu du Lezamako Udalak. Berrogei lagunentzako tokia egongo da eta izena ematea irailaren 10era arte egin daiteke liburutegia@lezama.org helbide elektronikora mezu bat bidalita. Mezu horretan izen-abizenak eta telefono-zenbakia adierazi beharko dira. Lezaman erroldatutakoek lehentasuna izango dute.