Ezkontza 1921eko maiatzaren 4an izan zen eta pelikulan azaltzen dira ezkontza baino bi egun lehenago gonbidatuei egindako harrera-ekitaldia eta eliza-ospakizuna. Euskadiko Filmategiaren webgunean azaldu dutenez, Julian de Ajuria 1886an jaio zen Ubiden, Bizkaian, eta 1906an Argentinara migratu zen. Film mutuen komentarista ibili zen Buenos Airesen eta Sociedad General Cinematografica sortu zuen. Enpresa horren bidez filmen kopiak alokatzeko sistema sustatu zuen eta hainbat pelikula luze ekoiztu. Hego Amerikako banatzaile garrantzitsuenetarikoa izan zen eta filmak Espainian ere saldu eta banatu zituen. Horrela, bada, lehena izan zen Paramounten pelikulak zabaltzen.