Zortzi urtetik gorako umeentzako bisita izango da eta bertan lotuko dituzte natura-balioak, historikoak eta artistikoak. Horretarako, herriko ibilbide bitaz baliatuko dira: Goitioltza eta Dorrea. “Ziur gaude kontatzen ez diren istorioak ahaztu egiten direla eta erabiltzen ez diren bideak galdu egiten direla. Lezaman oraindik asko dago kontatzeko, aurretik izan genituen lezamarrek egindako bideari esker “, idatzi dute.
Izena emateko epea irailaren 16an zabalduko da 944 556 126 eta liburutegia@lezama.org.