Silvia Palumboren batukada tailerra atzeratuta

Aikor aldizkaria 2021ko ira. 20a, 09:06

Argentinarra “Mujeres en bandada” ahalduntze espresiborako batukada tailerra Lezaman ematekoa zen irailaren 25ean, 27an eta 29an. Hala ere, Moreak elkarte feministak adierazi duenez, tailerra atzeratu behar izan da. Azaldu moduan, Palumbok Sputnik txertoa jaso zuen eta Europar Batasunak ez du hori onartuta; beraz, arazoak izan ditu Europara sartu ahal izateko.