Lezamako Umeen Kontseilua (LEUKO) alkateari aholkua ematen dion jakintsuen kontseilua da, eta hirigintzara umeen begirada ekartzea du helburu. Hamabi umek osatutako lantaldea da eta hilean behin biltzen dira, besteak beste, ohiturak zalantzan jartzeko, herria arakatzeko eta proposamen eraldatzaileak egiteko eta herria eraikitzeko. Ume bakoitzak gehienez bi urte ematen ditu LEUKOn. Iazko lantaldetik lau ume jarraituko dute, eta beraz, orain zortzi leku zozkatuko dira izena ematen dutenen artean. Deialdia 2011n eta 2012an jaiotako umeentzat zabaldu da eta izena ematea irailaren 30era arte egin daiteke liburutegia@lezama.org helbide elektronikora idatzita. Informazio gehiago hemen.