Gazte mailan, Irribarriak (Lazkao) eta Eskuzak (Areta) 22 eta 18 irabazi zioten Etxeita eta Erkiaga Zeanuriko bikoteari. Partida orekatua izan zen, baina garaileek jo ederra erakutsi zuten. Era berean, lehenengo mailan, Alberdi eta Iztueta tolosarrak 22 eta 9 nagusitu ziren Fernandezen (San Cosme) eta Apezetxearen (Goizueta) aurka. Lehia horretan ez zen orekarik, eta giputzek askoz hobeto ibili ziren.