Udagoien kulturala Lezaman

Aikor aldizkaria 2021eko azaroaren 8a

Lezamako Udalak “Udagoien kulturala” programa antolatu du azarorako eta abendurako. Orotara lau ekitaldi egingo dira eta lezamarrek magia, txotxongiloak, musika eta antzerkia gozatu ahalko dituzte.

Hodei Magoak Ezinezkoaren logika magia-saioa egingo du azaroaren 13an, 18:00etan, Kultur Aretoan. Azaldu dutenez, saioak “ilusio handiak eta argi-muntaia harrigarria uztartzen ditu”. Azaroaren 21ean, Musikaren hariak txotxongilo ikuskizuna izango da 17:30ean, Kultura Aretoan. Adin guztietako herritarrentzako saioa da, musikaren inguruko hitzik gabeko komedia. Bestalde, Amak musika-taldeak kontzertua egingo du egun horretan ere, azaroak 21, frontoian.

Azkenik, abenduaren 11n, Musikarium umeentzako ikuskizuna izango da 18:00etan, frontoian. Antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa da eta modu didaktiko eta pedagogiko batean hurbiltzen ditu umeak musikara.