Lehengo barikuan, astero moduan, “Juan Mari Dañobeitiaren oroimenez” Lezamako Eskualde Txapelketaren beste jardunaldi bat jokatu zen. Gazte mailan, Zubizarreta (Lazkao) eta Loza (Errioxa) argi eta garbi nagusitu ziren Zabaletaren (Oiartzun) eta Telleriaren (Lazkao) aurka, 22 eta 6. Era berean, lehenengo mailan, Labaca eta Albeniz tolosarrek 22 eta 12 irabazi zieten Carregali (Galdakao) eta Bilbao lezamarrari. Hasieran, partida orekatua izan zen, baina puntuak aurrera joan ahala, Labaca aurrelariak adierazitako mailari esker, giputzek garaipena lortu zuten.