“JUAN MARI DAÑOBEITIAREN OROIMENEZ” LEZAMAKO ESKUALDE TXAPELKETA

Espinal nagusitu zen Lezamako Eskualde Txapelketaren laugarren saioan

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 15a, 12:18

Barikuan, Lezamako Eskualde Txapelketaren laugarren jardunaldia jokatu zen. Lehenengo mailan, Espinal-Alduntzin bikote huartearrak 22 eta 8 irabazi zion Senar-Garmendia bikote lazkaoarrari. Nafarrek, batez ere Espinalek, maila ederra erakutsi zuten eta ez zieten arerioei aukerarik eman. Halaber, Gazte mailan, Egiguren eta Elosegi tolosarrek irabazi zioten 22 eta 10 Rekalde eta Arbaiza dimaztarrek osatutako bikoteari. Giputxak erraz nagusitu ziren eta batez ere Egiguren ibili zen fin. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).