Lezamak bat egin du `Inspirarte´ proiektuarekin

a. Lezamako Udala 2021ko abe. 16a, 08:56

Egitasmoaren helburua da euskal literaturarako zaletasuna bultzatzea eta euskal idazleen lana ikusgai egitea. Horretarako, euskal literaturako aipuak idatziko dira Bizkaiko hainbat herritako kaleetan. Esaldi bakoitzak QR kode bat dauka, erabiltzaileak ekimenaren webgunera jo dezan. Bertan, informazio gehiago topatuko du egileari eta lanari buruz. Lezaman, lau lekutan margoztu dituzte esaldiak: Ludoteka (Unai Elorriaga), Gaztegunea (Irati Goikoetxea), Uribarri Topalekua (Idurre Eskisabel) eta udaletxeko horma bat (Mikel Zarate).