Txapelketaren lehenengo fasea, final-hamaseirenak, bukatu da. Gabonetan ez dugu partidarik izango eta final-laurdenak urtarrilaren 7tik aurrera jokatuko dira.
Barikuan, Lezamako Eskualde Txapelketaren zortzigarren jardunaldia jokatu zen. Gazte mailan, Busket lezamarrak eta Iglesias zaratamoztarrak 22 eta 7 galdu zuten, Bilbao sopeloztarraren eta Bullon zornotzarraren kontra. Lezamarrak eta bikotekideak ez zuten irabazteko aukerarik izan, arerioak askoz hobeto ibili zirelako, batez ere Bilbao. Lehenengo mailan, aldiz, askoz orekatuagoa izan zen partida. De la Fuentek eta Odriozolak 22 eta 20 irabazi zieten Iribarreni eta Markaidari.
Txapelketaren lehenengo fasea, final-hamaseirenak, bukatu da. Gabonetan ez dugu partidarik izango eta final-laurdenak urtarrilaren 7tik aurrera jokatuko dira.