`Noraren sekretua´ bihar Lezaman

a eta b: Rosa Martinez 2021ko abe. 21a, 12:20

Rosa Martinezek Noraren sekretua txotxongiloen ikuskizuna aurkeztuko du bihar Lezaman. Saioa Kultura Aretoan izango da 18:00etan. Bost urtetik bederatzi urtera bitarteko umeentzako lana da eta bertan eskola-jazarpenaren arazoa lantzen du Martinezek “modu atseginean, baina beti ere azpimarratuz jokaera gaitzesgarri hauek gizartean sortzen dituzten ardura eta arbuioa”.