Gabonetako ekitaldiak, Lezaman

a: Lezamako Udala 2021ko abe. 22a, 11:17

Olentzerok eta Mari Domingik Lezamako umeak agurtuko dituzte barikuan, eta haien gutunak jaso. Monda Lironda pailazoak astelehenean egongo dira Kultura Aretoan, eta Tximiparkera irteera antolatu dute abenduaren 29rako. Azkenik, hurrengo egunean, abenduak 30, irteera egingo da patinatzera.

Abenduak 24, barikua

Arratsaldean: Olentzero eta Mari Domingi, plazan (eguraldi txarra badago, frontoian).

Abenduak 27, astelehena

18:00 Monda Lironda pailazoak, Kultura Aretoan.

Abenduak 29, eguaztena

Goizean: Tximiparkera irteera (4-8 urtekoentzat).  

Abenduak 30, eguena

Arratsaldean: Bilboko izotz-pistara irteera (9-13 urtekoentzat).