Taldea 1991n jarri zen martxan. Horri esker, txorieritarrek hainbat eta hainbat mendi ezagutzeko aukera izan dute azken 30 urteotan: Urbasa, Europako Mendiak, Gredos, Zugarramurdi.... 2013an, Aikor! aldizkariaren gai nagusia izan zenean hau esan ziguten: “Gure gune naturala Euskal Herria da; gure lurraldean ez dago zapaldu ez dugun mendirik. Irteerak herritar guztientzat daude zabalik, eta bakoitzaren erritmoa errespetatzen da”.