Orotara 3.072 euro bideratuko dira kanpainara: Lezamako Udalak 11.500 euro ipini ditu, 2.000 bonu eta kanpainaren gastuak ordaintzeko; eta Lezama Saretzen elkarteak, 5.360 euro (1.072 bonu), Eusko Jaurlaritzako Hirigune dirulaguntza eskuratuta. Kanpainaren oinarrietan azaldu denez, pertsona bakoitzeko gehienez lau bonu eskuratu ahalko dira. Erosleak 16 urtetik gorakoa izan beharko du, eta ostalaritza establezimenduei dagokienez, 18 urtetik gorakoa. Bonuak erabiltzeko, gutxienez 25 euroko erosketa egin beharko da.