Lezamako Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, lokal berria atondu da bertan pintura-ikastaroa eta altzairuak zaharberritzeko ikastaroa egiteko. Lokala frontoiko lehenengo solairuan dago eta lanetan 45.051,80 euro ipini dira; Eusko Jaurlaritzak 23.996,78 euroko dirulaguntza eman du.