Bilboko Lurralde Plan Partzialaren gaineko batzarra Lezaman

Aikor aldizkaria 2022ko urtarrilaren 20a

Lezama Bizirik elkarteak jakinarazi duenez, bihar, urtarrilak 21, batzar informatiboa egingo da Bilboko Lurralde Plan Partzialari buruz. Batzarra 19:00etan izango da Lezamako Kultur Aretoan eta bertan egitasmoa eta bere irizpideak azalduko dituzte.