Musikarium ikuskizuna Lezaman

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 1a, 10:46

Musikarium ikuskizuna abenduaren 11n egitekoa zen Lezaman, baina pandemiaren bilakaera dela-eta bertan behera utzi zen. Hitzordu berria ipini dute eta otsailaren 26an egingo da frontoian. Ikuskizuna Oihan Vegak aurkeztuko du. Antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa da eta modu didaktiko eta pedagogiko batean hurbiltzen ditu umeak musikara.