Hormaetxe lezamarra kanporatu dute

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 7a, 12:59

Barikuan, Lezamako Eskualde Txapelketaren beste jardunaldi bat jokatu zen. Lehen mailako final-laurdenetako azken partidan, Eneko Labaka eta Unai Albeniz tolosarrek 22 eta 5 irabazi zieten Javier Cuairan iruñarrari eta Oier Hormetxe lezamarrari. Hormaetxe txapelketan gelditzen zen azken txorierritarra  zen. Partidan ez zen lehia handirik egon, batez ere Labaka oso indartsu agertu zelako. Irabazleek, beraz, aurrera egin dute eta finalerdia Espinalen eta Alduntziren kontra jokatuko dute. 

Era berean beste partida bi jokatu ziren barikuan. Lehenengoa, lehen mailako beste finalerdia: Julen Alberdi eta Martxel Iztueta tolosarrak 22 eta 16 nagusitu ziren Aingeru de la Fuente eta Joseba Sarasa ultzamarren kontra. Partida benetan ikusgarri izan zen, lau pilotariek maila ona eskaini zutelako. Azkenean, giputzek jokatuko dute finala otsailaren 18an. 

Bigarren partida gazte mailako lehenengo finalerdia izan zen. Partida Faben Ituartek jokatu zuen Zubizarretaren ordez, eta Aingeru Bernaola munitibartarrarekin batera, 22 eta 21 irabazi zieten Eneko Garay bermeotarrari eta Jonan Peñalver lizarratarrari. Emaitza ikusita, ez da harritzekoa oso lehia orekatua izatea. Oso akats gutxi egon ziren eta batez ere azpimarragarria da Ituartek egindako partida.