“JUAN MARI DAÑOBEITIAREN OROIMENEZ” LEZAMAKO ESKUALDE TXAPELKETA

Irribarria-Eskuza eta Lerena-Alduntzin, finalistak

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 14a, 12:21

Barikuan Lezamako pilota txapelketaren azken finalerdiak jokatu ziren. Lehenengo mailan, Oscar Lerena errioxarrak eta Aitor Alduntzin huartearrak 22 eta 16 hartu zituzten mendean Eneko Labaka eta Unai Albeniz tolosarrak. Oso partida entretenigarria izan zen, alternatibaz betea. Hasieran, Labaka oso gogor ibili zen eta partidan nagusitu; hala ere, bigarren zatian Alduntzinek maila ederra erakutsi zuen eta buelta eman zion markagailuari. Lerena bikotekidea ere fin ibili zen. 

Beste alde batetik, gazte mailan, Ekhi Irribarria lazkaotarrak eta Arkaitz Eskuza aretarrak lortu zuten finalerako txartela. Bikoteak 22 eta 11 irabazi zien Iker Egiguren eta Josu Labaka azpeitiarrei. Egigurenek sendo jokatu zuen, baina irabazleek gogor astindu ohi dute pilota eta horregatik nagusitu ziren.  

Beraz, txapelketaren finalisten izen guztiak jakin badakizkigu: lehenengo mailan, Lerenak eta Alduntzinek Julen Alberdi eta Martxel Iztueta tolosarren kontra jokatuko dute; halaber, gazte mailan, Irribarria-Eskuza eta Ituarte-Bernaola izango ditugu nor baino nor. Finala Lezamako frontoian jokatuko da barikuan, otsailak 18, 19:00etatik aurrera.