Lezamako Udalak jakinarazi duenez, otsailaren 26an Inauteriak ospatuko dituzte herriko frontoian. Umeentzako ekintzak egongo dira goizean eta arratsaldean: Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna 12:00etan izango da; Musikarium ikuskizuna, 17:00etan; eta 18:30ean, Txikidantz umeentzako diskofesta egongo da.