Lezaman, Zuhaitz Eguna antolatu dute domekarako (martxoak 6). Hitzordua goizeko 11etan ipini dute Hilario Astorki plazan. Lezamako Udalak jakinarazi duenez, guardetxera abiatuko dira eta bertan zuhaitzak landatuko dituzte. Era berean, sasimartxo eta umeentzako jolasak eta tailerrak egingo dituzte.