Ekitaldiak Lezaman, Martxoaren 8aren inguruan

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 4a, 09:05

Moreak Lezamako talde feministak eta Lezamako Udalak elkarretaratzera deitu dute martxoaren 8rako. Kale-agerraldia 19:00etan egingo dute herriko plazan. Horrezaz gainera, bertso-saioa antolatu da martxoaren 13rako. Saioa 12:30ean izango da plazan eta bat-batean arituko dira Onintza Enbeita, Oihana Bartra eta Josune Aramendi bertsolariak; gai-jartzaile Idoia Anzorandia ibiliko da. 

Era berean, Ausartak herriko emakumeen antzerki-taldeak Celos y señales obra aurkeztuko du martxoaren 11n, 19:00etan, Kultura Aretoan. Begoña Ausinek zuzenduko ditu antzezle lezamarrak.  Bestalde, Gaztegunean eta Ludotekan ere Martxoaren 8ari eta parekidetasunari lotutako tailer eta ekintzak antolatu dituzte martxoan zehar.