Uriartek eta Perezek txapela lortu zuten Gabirian

a: Nexis 2022ko mar. 21a, 11:13

Zapatuan, martxoak 19, Eskuz binakako Master LABORAL KUTXA Txapelketaren finalak izan ziren Gabiriako frontoian, eta Aiala Uriarte Gordon loiutarrak eta Uxue Perez Millan lezamarrak txapela jantzi zuten bertan, Olatz Insaustiri eta Irati Betegiri 18 eta 9 irabazita. Txorierritarrek pilota goxoaren modalitatean jokatu zuten promozio kategorian.

Partida gogorra izan zen. Txorierritarrak galtzen hasi ziren, baina azkenean serio ipini eta nagusi izan ziren partidan. Bestalde, Nagore Aramendi eta Leire Etxaniz txapeldunak izan ziren pilota goxoaren modalitatean eta senior kategorian, eta Nagore Galeano eta Leire Galeano, pilota mistoaren modalitatean eta promozio kategorian.