Ukrainako errefuxiatuek premiazko gauzak eskuratu ahalko dituzte Lezamako pabiloian

Aikor aldizkaria 2022ko api. 28a, 09:38

Duela aste batzuk, Ucrania-Euskadi elkartearekin lankidetzan, Txorierriko Udalek pabiloi bat atondu zuten Lezamako Kurtze industrialdean, bertan herritarrek zein enpresek emandako oinarrizko gauzak batzeko. Jakinarazi dutenez, Bizkaian dauden errefuxiatu ukrainarrek beharrezko dituzten gauzak hartu ahalko dituzte biltegi horretan, hala nola arropa eta egunerokotasunean erabiltzen diren objektuak.  

Bestalde, joan den zapatuan, apirilak 23, errefuxiatu ukrainarrak eta boluntarioak elkartu ziren Kurtzeko pabiloian, bertako materiala antolatzeko eta bizipenak partekatzeko. Bazkaria ere egin zen.