Olatz Odriozola eta Iñigo Gomez nagusitu dira Green Series XCO Lezamako saioan

Aikor aldizkaria 2022ko mai. 9a, 14:33

Atzo, maiatzak 8, XCO zirkuituaren bosgarren saioa egin zen Lezaman, eta Olatz Odriozola (Bizikleta.com) eta Iñigo Gomez (Nesta) izan ziren irabazleak elite kategorian. Zorribike taldeak antolatu du BTT bizikleta lasterketa, Lezamako Udalaren babesarekin. 

Antolatzaileak pozik agertu dira lasterketarekin. “Horrelako saio bat egitea oso gogorra da: laguntzaile asko behar dira, zirkuitua diseinatu eta egokitu... Baina oso pozik gaude: eguraldi zoragarria izan genuen eta 200 kirolarik hartu zuten parte lasterketan. Horietako asko eta asko gazteak ziren; hori bereziki pozgarria da, taldeko helburua harrobia lantzea baita. Gainera, hainbat ikusle batu ziren errepide ertzean. Horrek esan nahi du mendiko lasterketei gero eta garrantzi handiagoa ematen zaiela. Bestalde, gustatuko litzaiguke neska gehiagok parte hartzea, baina tira, ea datorren urterako lortzen dugun”.

Emakumezkoen mailan, Odriozolak argi eta garbi irabazi zien Paula Suarezi (Oreka cycling) eta Irene San Sebastiani (SC Bikers). Gizonezkoen mailan, Iñigo Gomez izan zen azkarrena; Miguel Sanchez (Bikezona) bigarren postuan gelditu zen; eta David Puente (Extrem Zalla), hirugarrenean. Hurrengo lasterketa Zallan egingo da maiatzaren 22an. 

 

Gainerako txapeldunak:

Gazte mailan: Egoitz Hoyas (Seguros Bilbao-Miribilla BTT) eta Adriana Campo (MTB Torrelavega)  

Kadete mailan: Asier Beraza (Luyando) eta Nora Gonzalez (Osga Rioja)

Master 30 mailan: Egoitz Egiarte (Iorgi Team)

Master 40 mailan: Alex Ordeñana (Basabikes)

Master 50 mailan: Eduardo del Collado (Baraka bike) 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).