Berdintasun Arloak antolatuta, datozen egunetan jarduerak izango dira Lezaman. Maiatzaren 19an, 18:30ean, Lezamako Berdintasun Planaren ebaluazioa egiteko partaidetzazko saioa egingo da, eta hilaren 21ean Tuppersex antzezlana ikusteko aukera egongo da. Emanaldia 19:00etan izango da Kultura Aretoan, Urrup antzerki-taldearen eskutik. Azkenik, ekofeminismoari buruzko hitzaldia antolatu da maiatzaren 17rako, 24rako eta 31rako. Saioak 18:30etik 20:00etara izango dira Kultura Aretoan.