Gure Zirkuak 9 emanaldi egingo ditu Lezaman

Aikor aldizkaria 2022ko eka. 2a, 11:48

Gure Zirkua Txorierrira helduko da lehenbiziko aldiz, eta karpa Lezaman altxatuko du. Ekainaren 17tik 26ra bitartean, bederatzi emanaldi egingo ditu bertan. Sarrerak www.gurezirkua.eus webgunean ipini dituzte 13 euroan salgai. Txorierriko Mankomunitatearen elkarlanean, karpa Lezamako pilotalekuaren atzealdean ipiniko dute, eta hurrengo emanaldi hauek izango dira: ekainaren 17an, barikuan, 19:30ean; hilaren 18an, larunbatean, 17:00etan eta 19:30ean; hilaren 19an, domekan, 12:00etan eta 18:00etan; ekainaren 25ean, zapatuan, 17:00etan eta 19:30ean; eta hilaren 26an, domekan, 12:00etan eta 18:00etan.