Del Rio, txapelduna!

Aikor aldizkaria 2022ko eka. 13a, 10:17

Barikuan, ekainak 10, Bizkaia Open Nazioarteko Torneoren finala jokatu zen. Finala Asier del Rio lezamarrak jokatu zuen Esteban Gaubeka pala-lagun zuela. Del Rio eta Gaubeka 3 eta 0 nagusitu ziren Beñat Ibargureni eta Ibai Perezi irabazita: 10 eta 7, 10 eta 5 eta 10 eta 6. Lezamarrak txapela lehen aldiz irabazi du profesional mailan.

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu eta Innpalak antolatutako 2022ko Nazioarteko Bizkaia Open Txapelketa apirilaren 2an hasi zen Bizkaia Frontoian. Txapelketak 10 jardunaldi izan ditu eta Bizkaiko sei pilotalekutan jokatu da: Bizkaia Frontoia, Larrabetzu, Plentzia, Sopela, Armintza eta Zierbena.

Torneoan sei bikotek hartu dute parte: Necol eta Alkorta; Gaubeka eta Del Río; Fusto eta Ruiz; Maldonado eta Gordon; Madariaga eta Urrutia; eta Ibarguren eta Ibai Perez.