Irati Ortiz de Anda lezamarrak irabazi zuen Lezamako mugetatik lasterketa

a: Gaizka PeƱafiel 2022ko ira. 2a, 14:22

Lezamako Mugetatik lasterketa abuztuaren 28an egin da aurten 16. aldiz. Senior mailan, emakumezkoen kategorian, Irati Ortiz de Anda izan zen txapelduna. Lezamarrak ordu bi, 27 minutu eta 26 segundo eman zituen 25 kilometroko ibilbidea osatzeko. Gizonezko kategorian, Marc Vizcaino (1:54:53) izan zen garailea.

 

Guztira 120 korrikalarik hartu zuten parte lasterketan. Emakumezkoen mailan, Ortiz de Andarekin batera beste lezamar bat, Amaia Aretxabaleta, igo zen podiumera, hirugarren postuan gelditu baitzen (2:42). Bigarrena Sara Adroher (2:40) izan zen. Gizonezkoei dagokienez, onenen artean txorierritar bi baino ez ziren agertu: Iker Villa larrabetzuarra (2:08) zazpigarren sartu zen helmugara; eta Oier Bidarte loiuztarra (2:12), hamahirugarren. Vizcainoren atzean, Alberto Gracia (1:56) eta Unai Intxaurraga (1:58) heldu ziren. Lehenengo hirurak postu berean gelditu ziren Ganguren Ziztu Bizian sarian, bai emakumezkoen mailan, bai gizonezkoenean.

Beterano mailan, emakumezkoen kategorian, hauxe izan da sailkapena: lehenengoa, Montserrat Vazquez (2:36); bigarrena, Aintzane Bilbao (2:49); eta hirugarrena, Arantzazu Larrañaga (2:57). Eta gizonezkoetan, hauxe: Unai Intxaurraga (1:58), Sergio Serrano (2:01) eta David Alvarez (2:09).

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).