Lezamako Udalak gogora ekarri duenez, irailaren 23ra arte zabalik egongo da urritik abendura bitartean egingo diren udal-ikastaroetan izena ematea berritzeko epea. Era berean, izena ematea lehen aldiz ere egin ahalko da. Bata zein bestea liburutegian egin beharko dira. Besteak beste, hurrengo ikastaroak izango dira Lezaman datorren hiruhilekoan: gorputz heziketa, areto-dantzak, altzariak berritzea, yoga eta zumba.