Bigarren partidan, senior kategorian, Egiguren-Elosegi azpeitiarrek 22 eta 20 irabazi zioten Erkiaga (Zeanuri)-Erasun (Zizurkil) bikoteari. Partida hori ere gogorra eta orekatua izan zen, baita luzea ere, ordubete baino gehiago iraun baitzuen. Atzelariak aurrelariak baino finago ibili ziren, batez ere Egiguren. Azkenean, azpeitiarrak nagusitu ziren.