Putzu septikoak garbitzeko gastuetarako dirulaguntza Lezaman

Aikor aldizkaria 2022ko azaroaren 9a

Lezamako Udalak jakinarazi duenez, azaroaren 25era arte zabalik egongo da putzu septikoak edo araztegi baliokideak garbitzeko gastuetarako dirulaguntza eskatzeko epea. Deialdia 2021eko gastuei dagokie eta udalak 2.500 euroko diru-partida zuzenduko du dirulaguntzetara; gastuen % 50 finantzatu ahalko da, kreditua erabilgarriaren muga orokorra aintzat hartuta. Informazio gehiago hemen