Lezama Bizirik elkarteak deituta, herritar-talde batek paseoa egin zuen basotik eta kartelak ipini zituzten bertoko zuhaitz batzuetan, errespeta ditzatela eskatzeko. Bestalde, jakinarazi dutenez, “Eguenean, Foru Aldundiko Mendietako Zerbitzuekin bildu ginen eta pinuak ez diren bertoko zuhaitzak errespetatuko dituztela esan ziguten. Adi egongo gara”. Basoa bistatu ostean erromeria txikia eta pintxo-potea egin zuten guardetxearen inguruan.