Senior kategorian, Ojuel (Hernani)-Lizeaga (Astigarraga) bikoteak 22 eta 16 irabazi zion Etxebarria (Nabarniz)-Ibarloza (Markina) bikoteari. Oso partida gogorra izan zen. Atzelariek maila ederra erakutsi zuten, batez ere Lizeagak.
Barikuan Lezamako Eskualdeko Pilota Txapelketaren azken jardunaldia egin zen. Gazte mailan, Aimar Busket lezamarrak eta Perurenak tolosarrak 22 eta 11 galdu zuten Lara (Errioxa)-Bernaola (Munitibar) bikotearen kontra. Irabazleak argi eta garbi nagusitu ziren eta batez ere errioxarra aritu zen primeran.