Bestetik, gazte kategorian, Apezetxea eta Peñalver nafarrek 22 eta 7 irabazi zuten Campo-Canseco errioxarren kontra. Zaletuak Campo eta Canseco ikusteko irrikian zeuden, baina horiek ez zuten maila onik eman. Nafarrak argi eta garbi nagusitu ziren eta Apezetxearen lan txukunari esker, garaipena lortu zuten.
Azkenik, Lezamako Pilota Klubak gogorarazi du bariku honetan ez dela partidarik jokatuko; lehia abenduaren 9an hasiko da berriro.