Neomak, Euskararen Egunean

a: Gaizka Peñafiel 2022ko abe. 5a, 13:56

Asteburu honetan Euskararen Eguna ospatu da Txorierrin, Lezaman, hain zuzen ere. Horretarako, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Zorrizketan euskara elkarteak hainbat ekintza egin zituzten nagusientzat eta umeentzat. Besteak beste, euskal jaia egin da eta Barrexerka taldeak umorezkoa saioa egin zuen. Gainera, Neomak taldea zuzenean ikusteko aukera izan genuen. Musikari gipuzkoarren kontzertuan Gaizka Peñafiel egon zen eta horrek argazki-galeria dotorea eskaini digu.