Hormaetxe kanporatu dute Lezamako pilota txapelketatik

Aikor aldizkaria 2022ko abenduaren 12a

Barikuan Lezamako Eskualdeko Pilota Txapelketaren beste jardunaldi bat egin zen. Senior kategorian, Oier Hormaetxe lezamarrak 20 eta 22 galdu zuen. Hormaetxek Albeniz tolosarrarekin jokatu zuen; bikotea gaztea da eta, ondorioz, ezin izan zioten Mendizabal antzuolarraren eta Balerdi soraluzetarraren eskarmentuari aurre egin. Lezamarrak erremate politak egin zituen ezker eskuarekin, baina akats gehiegi egin zituen.