Uriartek aurrera egin du Lezamako txapelketan

Aikor aldizkaria 2023ko urt. 3a, 10:32

Barikuan Lezamako Eskualdeko Pilota Txapelketaren beste jardunaldi bat egin zen. Gazte mailan, Adrian Uriarte sondikoztarrak Lazkoz nafarrarekin osatu zuen bikotea eta 22 eta 15 irazi zieten Aranbarri-Garcia tolosarrei. Lau pilotariek maila handia erakutsi zuten eta, horregatik, partida polita eta orekatua izan zen. Hauek izan ziren partidaren gakoak: Lazkoz sendo ibili zen atzean eta giputzek akatsak egin zituzten partidaren bukaeran.

Bestetik, Lehenengo Mailan, Olaetxea eta Apezetxea nafarrek 22 eta 13 irabazi zieten Alberdi eta Ugartemendia tolosarrei. Olaetxea eta Apezetxea hasiera-hasieratik nagusitu ziren eta ez zien arerioei aukera handirik eman. Giputzek, aldiz, ez zuten amore eman eta markagailuari buelta ematen saiatu ziren. Ahalegina alferrikakoa izan zen, nafarrek hobeto jokatu zutelako.